Mekatar Group enpresa multzo bat da; mekanizazio integratuen prozesuak eta material eta tamaina ezberdinetako industria osagaietan gainazaleko trataerak garatzen ditu. Mekatar Group-ek enpresa mekanizatzaileen ekoizpen gaitasuna osatzen du: Mekatar, Mekatech eta Guerinda Mekanizatuak eta gainazaleko trataerak egiten dituen Traittech enpresa. Enpresa honen jarduera nagusia industria eolikoentzako egiten diren osagaien ekoizpenarekin erlazionatzen da eta hasieratik aeroespazial eta aeronautika sektoreekin. www.mekatargroup.com
Mekatar, mekanizatu konplexuen prozesuen garapenean zentratzen da zehaztasun kritiko eskakizunekin dituzten 65 tonako piezentzako material ezberdinetan eginak: forja, galdaketa, xafla eta sugarra ebaketa. Energia eoliko industriarentzako, industria aeroespazialarentzako eta aeronautikarentzako osagaiak ekoizteko prozesuetan zentratzen da nagusiki. www.mekatar.com
Mekatech 2014 urtean osatu zen Mekatarreko enpresa sustatzaileen eta Guerinda mekanizatuen eskutik. Bere jarduerak tamaina handiko piezen mekanizatuan zentratzen dira, 65 tonakoak, zehaztasun kritiko eskakizunekin material mota ezberdinetan: galdaketa, forja eta xafla, osagaien ekoizpen prozesuen alorrean eoliko industrian, aeronautikan eta aeroespazial industrian. Kalitatearen bermatzea eta ekoizpen prozesuen garapenean fidagarritasuna Mekatech-eko jardueren alderdi estrategikoa da. www.mekatech.es
Guerinda Mekanizatuak prozesu mekanizatuen bitartez pieza txikiak eta 2 tonako ertainak egiten zentratzen da material mota ezberdinetan. Guerindako bezero nagusiak energia eoliko industrian eta automobilgintzan aurkitzen dira. Alderdi garrantzitsu bat kalitatea bermatzearena da. Horretarako CNC hiru dimentsioko makina Mitutoyo batekin eta hiru dimentsioko makina eramangarri batekin. www.guerinda.es
Traittech, granailatuaren, metalizatuaren eta pinturaren bitartez material ezberdinez osatuta dauden pieza metalikoetan gainazaleko trataerak egiten espezializatua dago eta bereziki tamaina handiko piezetan eta kalitatearen baldintza kritikoak dituzten piezetan. Teknologia aurreratua trataeren aplikazioetan Granailatu eta Metalizatu prozesuetako errobotizazioaren bitartez. Industria-prozesuaren antolamendua piezen prestakuntza lerrokatua Garbiketa, Granailatua, Metalizatua eta Margoaren bitartez egiten da.
- Tratatu behar diren piezen aldez aurreko garbiketa
- Granailatua: Errobotizazioa, granailatzeko eta 3D programaziorako mahukak daramatzan autodirekziozko beso-sistemarekin egiten da.
- Metalizatua: Zink materialaren proiekzioa arku elektriko sistemaren bitartez eta ekipo elektriko-pneumatiko batekin gainazal granailatu baten gainean botata korrosioaren aurkako babes optimoa lortzeko.
- Margoa: Dentsitate altuko “airless” makinak margoa eskuz aplikatzeko. Kabinaren berogailu sistema gas erregailuen bitartez 5000 KC potentziaduna piezen lehorketa prozesuak bermatzeko.