FLOAT&M: Energia eoliko flotagarriaren operazio- eta mantentze-jardueren optimizazioa
2021etik eta 2023ra bitartean garatzen ari den Hazitek proiektu estrategikoaren helburua, FLOAT&M (ZE-2021/00042), itsasoko energia eoliko flotagarriaren operazioetara eta mantentze-lanetara bideratutako soluzio integral bat eskaintzea da. Proiektu honetan, MUGAPEK plataforma flotatzaileetarako estaldura-soluzioak garatzen parte hartzen du, alde batetik, materialen bizitza erabilgarria luzatzeko, eta, bestetik, material horiek behar dituzten mantentze-eragiketak sinplifikatzeko eta errazteko. Aberaste-bidean dagoen haize-energia flotagarri berritzailea, energia berriztagarria sortzeko egungo nahiz etorkizuneko alternatiba giltzarrietako bat da, eta CO2 isuriak murrizteko aukera argia eskaintzen du. Proiektuaren motibazio nagusia, itsasoko energia eolikoaren garapenetan operazio- eta mantentze-zerbitzuetan (O&M) sortzen diren erronkei erantzuna ematea da. Proiektuen lehiakortasuna areagotzeko, bere eraginkortasuna hobetzeko beharra, bere egoeraren jarraipena errazteko eta langileen esku-hartzeak murrizteko beharra ezinbestekoa da. Horregatik, teknologia berrien garapenaren bidez, FLOAT & M-ek ekipo berriei (droneak, robotak eta konektoreak), irtenbide digitalei, material berriei eta korrosioaren aurkako soluzioei buruzko ikerketetan eta garapenetan eskuratutako ezagutzak eta esperientziak aprobetxatu nahi ditu, itsasoko energia eolikoaren merkatuari teknologian oinarritutako konponbide lehiakor bat eskaintzeko. Proiektua Saitec Offshore Technologiesek zuzentzen du eta, MUGAPEZ gain, offshore energia eolikoaren balio-kateko enpresek ere parte hartzen dute, hala nola Aeroblade, Alerion, Egoa Energia, Sener, Nautilus, Ditrel, Vicinay Cadenas, Lumiker, Vicinay Sestao, Corsidinel Marine. Gainera, Tecnalia, Tekniker, CEIT, Azterlan, MU, Sidenor I+G eta Vicinay Marine Innovación ikerketa-zentroen laguntza du.
FLOAT&M Euskadirentzat aukera paregabea da, eta parte hartzen duten enpresen indarrak nabarmentzen ditu. Gainera, euskal industria merkatuan modu bereizgarrian kokatzeko aukera emango duen lankidetza sustatzen da. Ekimen horren bidez lortzen diren emaitzei esker, itsasoko aktibo eoliko flotagarrien fidagarritasuna handitzeko aukera emango da, jarduerarik gabeko orduak murrizteko aukera emango du, operazio- eta mantentze-estrategia hobetuak ahalbidetzeko aktibo eolikoaren egoera jarraitzeko aukera emango du; plataforma flotagarrira sartzeko beharra murriztuko du, instalazioetako eraginkortasunean parte hartzen duten pertsonen segurtasuna areagotuko du eta, azkenik, itsasoko aerosorgailuen etengabeko eragiketaren iraunkortasunari lagunduko dio, haien bizitza erabilgarria luzatuz. ZE-2021/00042 proiektuak 4 milioi euroko aurrekontua du 2021-2023 bitarteko aldirako, eta Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programak finantzatzen du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin.
SEAPOWER euskal partzuergoak soluzio berritzaileak garatuko ditu potentzia handiko offshore aerosorgailuetako zimendu, dorre eta sistema laguntzaileetarako
SEAPOWER proiektua aurrera ateratzen ari den partzuergoak bigarren bilera egin zuen abenduaren 4an SENERek Getxon duen egoitzan, offshore eolikoaren arloan potentzia handiko (10MW+) aerosorgailu-belaunaldi berri baten garapena erraztuko duten egitura, dorre eta sistema laguntzaileetarako teknologia eta soluzioei buruzko ikerketa eta garapen kolaboratiboa bultzatzen jarraitzeko asmoz. Proiektuak 5,3M€ko aurrekontua du 2019-2021 epealdirako eta Eusko Jaurlaritzaren Hazitek Programak finantzatzen du, Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren laguntzaz.
Eiffel dorrearen tamainako aerosorgailuak Sektore eolikoak gero eta murrizketa handiagoak ditu kostuetan aerosorgailuen tamaina handitu ahala. Ildo horretan, offshore alternatibak ez ditu lur gaineko instalazioei dagozkien mugapen logistikoak (tamainagatik, ia-ia ezinezkoa da hauetarako palak errepidez garraiatzea), eta ondorioz, aerosorgailuen fabrikatzaileak lehia bizian murgildu dira potentzia handieneko itsas turbina merkaturatzeko asmoz. Egun, fabrikatzaile nagusiek potentzia handiko aerosorgailuak garatuak dituzte; hala nola, MHI-VESTASen V174 delakoa, 9,5 Mwekoa; Siemens Gamesaren SG 10.0 deritzona, 10 Mwekoa, edo General Electricen Haliade X modeloaren prototipoa, 12 MWeko potentzia ere har dezakeena. Ideia bat egiteko, azken honek Eiffel dorrearen altuera bertsua du. Sektoreak 13 eta 15 MW bitarteko potentzia duten makinak garatzea espero du 2025erako. Offshore aerosorgailuen potentzian nahiz tamainan izandako gorakada ikusgarri horrek erronka berriak ekarri dizkie parkeen gainerako osagaiei; egiturari dagozkien zimendatzeari (finkoa zein flotagarria), trantsizioko piezari eta dorreari, askoz ere karga handiagoak jasan beharko dituztelako, nahiz potentzia husteko ekipamendu elektrikoei. Hori guztia itsasoan, muturreko baldintza gogorrak eta korrosio maila handiak dituen ingurunean. 100dik gora enpresa biltzen dituen euskal sektore eolikoak esparru honetako Europa mailako erreferentzietako bat da eta zuzen-zuzenean jasotzen du Euskadin ekoiztutako osagai eta sistema askoren inguruko joera hori. SEAPOWER: offshore eolikoaren erreferentziazko 10 euskal enpresaren arteko lankidetza Hain zuzen ere, erronka honi ekiteko, 10 euskal enpresak indarrak biltzea erabili dute SEAPOWER proiektuaren barruan, offshore sektoreko soluzio berrien garapenean sinergiak bilatu eta koordinatzeko asmoz. Are gehiago, proiektu honen bidez, euskal industriaren posizionamendua ere hobetu nahi da, hirugarrenen eskariz lan egiteaz gain, balio handiagoko ekarpena egiteko aukera izan dezan, berrikuntza propioak tarteko dituzten soluzioen diseinu integralaren bitartez. SENER ingeniaritza da proiektu honen buru eta soluzio flotagarriaren inguruko jarduerak koordinatuko ditu. Beste euskal ingeniaritza handia, IDOM, soluzio finkoaz arduratuko da, eta egituren fabrikazioko erreferentzia bihurtu diren bi enpresak, HAIZEA WIND eta NAVACEL konpainiek, XXL dorreei eta trantsizioko piezei dagozkien paketeak lideratuko dituzte, hurrenez hurren. Partzuergoari atxikita daude, halaber, ALKARGO, transformadoreen fabrikatzailea; DITREL, aerosorgailuaren oinarrirako konexio elektrikoko kontzeptu berritzaile baten garatzailea; ERREKA, offshore eolikorako finkatze-soluzioen fabrikatzailea; JASO Tower Cranes, jasotze-sistemetako espezialista; MUGAPE, korrosioaren aurkako estalduretan trebatutako aditua, eta NAUTILUS Floating Solutions, plataforma flotagarriaren inguruko kontzeptu propio baten garatzailea. Gainera, partzuergoak ZTBESeko bi zentroren (Tecnalia eta Tekniker) eta Energia Klusterraren laguntza izango du.Ingeniaritzak + fabrikatzaileak = soluzio berritzaileak Euskal ingeniaritza handiek eta egituren zein osagaien fabrikatzaile nagusiek offshore eolikoaren arloan landutako eskala handiko lehenengo lankidetza izatea da SEAPOWER proiektuaren faktore bereizgarrienetako bat. Lankidetza honi esker, ingeniaritzek proposamenak hobetzeko aukera izango dute eta fabrikatzaileek diseinuaren arloko baseetarako sarbide zuzena lortuko dute sektorerako soluzio berriak (eta hobeak) asmatu, garatu eta baliozkotu ahal izateko. Emaitzei buruzko itxaropenak handiak dira. Kargak zehaztu eta diseinuak baliozkotzea erraztuko duten eredu numeriko berriak; dorreetarako, trantsizioko piezetarako eta subegitura finko nahiz flotagarrietarako soluzio berritzaile eta integralak; husketa elektrikoa 66kVan egiteko transformadore eta konektoreen belaunaldi berri bat; egitura handien azpisistemetarako torloju bidezko juntura teknologia berriak; pieza handien fabrikazioaren hasierako faseetatik integra daitezkeen sarbide eta igoerarako sistema laguntzaile berriak, eta egiturako osagai bakoitzari egokituta inpaktuetatik edo biofouling-etik babesteko estaldurak dira SEAPOWERen barruan garatu nahi diren soluzioetako batzuk. Izan ere, Eiffel dorreari itsasoan eustea dute helburu.
SEAPOWERek 5,3M€ko aurrekontua du 3 urtetarako, Eusko Jaurlaritzaren Hazitek Programaren laguntzaz. Proiektua abian jarri du, SENER ingeniaritza buru eta offshore eolikoaren sektoreko erreferentziazko 10 euskal enpresa kide dituen partzuergoak.
OFFCOAT. Herdoilaren aurkako sistema berria dorre eolikoentzat itsas-ingurunean
Herdoila industriako adar ezberdinetan kezka handia sortzen duen fenomeno bat da, materialei kaltea zuzenean erasotzen dielako, ekoizpen-sistemak arriskuan jartzen dituelako eta arazo larriak sortzen dituelako bai segurtasunean, baita ekonomia aldetik eta ingurumen-arazoak ere. Itsas-ingurunean errealitate hau larriagoa bihurtzen da, itsasoaren jarduera zuzenaren ondorioz edo haizekirri jardueraren ondorioz eta itsasoko lainoaren ondorioz herdoilaren prozesuak azkartu egiten dira egitura metalikoetan. OFFCOAT proiektuaren helburu nagusia Offshore sistementzat herdoilaren aurkako irtenbide baten garapena lortzea da, instalazio hauen eraginkortasuna hobetzeko asmoz eta ingurumenean eragin txikiagoa sortzeko asmoz. Hau da, herdoilaren aurkako ezaugarri hobeagoak duten konponbide bat garatu, itsaskortasun ona izatea eta gaur egungo babes-sistemen iraupena baino handiagoa izatea. Guzti horrekin, Offshore sistemen bizi iraupena luzatu nahi da, mantentze-lanak gutxituz, eta aplikatutako produktuaren kopurua murriztuz, bere garraioan eta manipulazioan hobekuntzak lortuz. MUGAPE enpresa ekimen honetan liderra da, industria-PYME honek gainaldeetako tratamenduen alorrean garatzen du bere jarduera eta sektore aukera zabal batentzat egiten du lana, adibidez haize-energia industria, honekin 10 urte baino gehiago daramatza elkar lanean. Ikerlana gauzatuko duten bazkideak CPT( Bartzelona Unibertsitateko ikerketa zentroa, Bosch eta Gimpera Fundazioaren bitartez kudeatuta), herdoilaren aurkako gaietan esperientzia zabalarekin eta Miranda de Ebroko Zentro Teknologikoa Fundazioa(CTME) material arinenen, estaltzeen eta eco diseinuen ikerketan ibilbide zabal batekin.
OFFCOAT (RTC-2016-5534-3) proiektua 2016-2018 urte bitarteetan garatuko da eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatzen du, ERRONKAK ELKARLANA 2016 deialdiaren barruan, Europar Batasunak kofinantzatua Eskualdeko Garapenaren Europar Funtsaren bitartez. (FEDER)
The Wind EUROPE Conference & Exhibition
Hurrengo apirilaren 2tik 4ra bitartean Bilbao Exhibition Center (BEC) zentroan Conferencia & Exhibición EUROPE hitzaldia izango da. Jardunaldi hau industria eolikoarentzako Europako garrantzitsuena da, kontinente-mailan elkartearen erreferentziazko ekitaldietako bat izanik, mundu osoko 8000 profesional inguru biltzen direlako eta 50 lurraldeetako 400 erakusleiho inguru jartzen dituztelako.
MUGAPE, Estalki Taldea XXI izenean aurkeztuko da, eta Energiaren Klusterraren beste hainbat kideekin batera stand-a partekatuko du, eta jardunaldian sektore eolikoan dituen gaitasunak aurkeztuko ditu Offshor sistemaren bitartez dituen irtenbideak ezagutzera emanez.
Europako SEALANT proiektuak itxiera bilera ospatu zuen CIDETEC-en
SEALANT europar proiektuaren itxiera bilera “Esperimentu diseinuaren bitarteko optimizazioa eta azido sulfurikoan anodizatutako tratamenduetan zigilatze prozesua industria-eskalan hedatzea“, bertan INNOMAT COATINGS hartu du parte, pasada ekainaren 26ean ospatu zen CIDETEC dituen instalazioetan, eta bertan Toulouseko Topic Manager Liebherr Aeorspace egon zen.
SEALANT proiektua, CleanSky 2 europar proiektuari dagokiona, bi urteko iraupena izan du. SEALANT proiektuko patxuergoa, INNOMAT COATINGS gain, Titania enpresa, Cadiz-eko Unibertsitatea, CIDETEC eta Miranda de Ebroko Teknologiako Zentro Fundazioak osatzen dute. Proiektu honen helburu nagusia kromorik gabeko zigilatze prozesua bat optimizatzea izan da azido sulfurikoan anodizatutako tratamenduentzat aukera ekologikoagoa delako anodizatu kromikoa baino (ACC) margotu gabeko piezengain erabiltzeko. ACC-ak bere errendimendu bikainaren ondorioz oso erabilia izan den arren, europar araudiak dio produktu hau potentzialki kaltegarria dela produktu kimikoen erabileran, horregatik Europar Batasuneko REACH araudiarekin betetzen duen produktu bat garatzeko beharra sortu da.
OFFCOAT UIMPko UDAKO IKASTAROAK SANTANDER-en
Joan den 2018ko Uztailaren 11 eta 12an, Espainiako “I+G+B laguntzen kudeaketa eskema berria” aurkeztu zuten Santanderren, Menéndez Pelayo Internazional Unibertsitatean (UIMP), Estatuko Ikerkuntza Agentziak (EIA), Marina Villegas Gracia buru eta Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako ministroak antolatutako konferentzian. CPT-ko zuzendaria, Irene García Cano Doktorea, konferentzian gonbidatu izan zen. Bertan, Mugapekin batera egindako OFFCOAT proiektuan (programa Retos Colaboración) lortutako ondorio eta emaitzak aurkeztu zituen (“OFFCOAT: Nuevo sistema anticorrosivo para torres eólicas en ambientes marinos – Programa Retos Colaboración”).
OFFCOAT (RTC-2016-5534-3) proiektua 2016-2018 urte bitarteetan garatuko da eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatzen du, ERRONKAK ELKARLANA 2016 deialdiaren barruan, Europar Batasunak kofinantzatua Eskualdeko Garapenaren Europar Funtsaren bitartez. (FEDER).
CIDETEC-IK4, industria aeroespazialarentzat aukera ekologikoak bilatzen dituen SEALANT europear proiektuan hartzen du parte.
Industria aeronautikoa, ingurumenaren gain eta substantzia hauek manipulatzen dituzten langileen osasunaren gain eragina potentziala duten substantzia kimikoak ordezkatzeko erronkariaren aurrean jartzen da. Proiektua Clean Sky 2 europar egitarauan kokatzen da, ezen teknologia aeronautikoen ingurumeneko eragina hobetzeko onurak bilatzen ditu.
Zehazki, azido sulfurikoaren gainean egiten den anodizazio-tratamenduan zigilatzea lortzeko produktu berriak aztertuko dira anodizatu kromikoaren (AAC) aukera sendoen modura, eta bere errendimendu altuari esker hamarkadetan zehar industria aeronautikoan erabili da, baina produktu kimikoen gainean erabiliz gero, europar araudiak esaten duen modura, potentzialki kaltegarria da.
Proiektuak duen beste helburuetako bat, zigilatu-prozesuaren ingurumeneko eragina eta kostu ekonomikoa optimizatzea izango da, araudi erregulatzaileek eskatzen dutenarekin betez, adibidez Europar Batasunak duen REACH araudia (European Union Regulation concerning the Registration, Evaluation, Authorisation & Restriction of Chemicals). Erronka irtenbide teknologiko sendoak aurkitzean datza, baina produktuaren kalitatea eta zerbitzuak konprometitu gabe.
Andaluziako Titania enpresa patzuergoaren liderra da eta IK4-CIDETEC parte hartzeaz gain beste erakundeek ere parte hartzen dute, besteak beste Kadiz-eko Unibertsitatea (UCA), Miranda de Ebroko Zentro Teknologiko Fundazioa (CTME) eta Innomat Coatings enpresa.
Informazio iturria: lainformación.com
ESTALKI TALDEA Wolsburgo-ko IZB ferian egongo da.
Estalki Taldea Wolsburg-eko IZB ferian erakusle modura parte hartzen du Urriaren 18-20 bitartean.